Osasuna
Lesioa
Rosier, urtarrilera arte lesionatuta
EITB
Braulio Osasunako kirol zuzendariak eman du horren berri. Rosier larunbatean lesionatu zen, Atletico Madrilen aurkako partidan.
-
Valentin Rosier
Valentin Rosier Osasunako jokalaria urtarrilera arte egonen da bajan, Metropolitanon izandako ezbeharraren ondorioz. Hori jakinarazi du Braulio Vazquez Osasunaren kirol zuzendariak.
Mediku-txostenaren arabera, jokalariak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean. Errekuperazio prozesua abiatuko du orain, eta zer-nolako garapena duen ikusi beharko da.
Horretaz gain, taldea etengabe jasaten ari den lesioen ondorioz, Osasuna neguko merkatuan Alessio Lisciren taldea indartzeko lanetan hasi da.

