Futbola
LIVERPOOL-ATHLETIC
Liverpool jaun eta jabe izan da Athletic Cluben aurkako lehen lagunartekoan
4-1 amaitu da Liverpool eta Athleticen arteko lehen partidua. Gurutzetak sartu du zuri-gorrien aldeko gola.
-
Gorka Gurutzeta
Ingalaterrako taldea nagusi izan da lehen zatian. Neurketako bigarren minutuan sartu du Rio Ngumohak Liverpoolen aldeko lehen gola. Ia jarraian, bosgarren minutuan, talde gorriak 2-0 utzi du markagailua Darwin Nuñezen golarekin.
Albiste txarrak bata bestearen atzetik iritsi dira Athleticentzat. Izan ere, 12.minutuan Prados lesionatu eta Robert Navarro sartu da bere ordez. Eta hori gutxi balitz, Liverpoolen aldeko hirugarren gola sartu du Ben Doak aurrelariak.
Bigarren zatia ez da ondo hasi zuri-gorrientzat, laugarren gola sartu baitie Harvey Elliottek 58. Minutuan. Kostata, baina azkenean, 75. Minutuan, Gurutzetak sartu du bilboko taldearen lehen gola.
Partidua amaitzeko 8 minuturen faltan, Johanekoren gola baliogabetu dute. Gauzak horrela, 4-1 amaitu da Liverpool eta Athleticen arteko lagunartekoen lehen partidua.

