Itxi

Motorra

2013ko Munduko Txapelketa

Vettel, nagusi ere 2013ko denboraldiaren hasieran

Erredakzioa

Alemaniarrak denborarik onena egin du Munduko Txapelketako lehen probako entrenamendu libreetan; Australiako Sari Nagusian, alegia. Fernando Alonso seigarren izan da.

  • Vettel, Australiako entrenamendu libreetan. Efe.

    Vettel, Australiako entrenamendu libreetan. Efe.

Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) egin du denborarik onena Bat Formulako Munduko Txapelketako lehen proban: Australiako Sari Nagusiko entrenamendu libreetan. Vettel izan zen, hain zuzen, aurreko denboraldiko txapelduna. Fernando Alonsol (Ferrari) seigarren denborarik onena egin du, zortzi ehunenetara.

Vettelena izan da denborarik onena hasierako bi entrenamendu saioetan. Egindako itzuli onenean minutu bat, 25 segundo eta 908 milesimako denbora egin du alemaniarrak, Mark Webber taldekideak baino 264 milesima gutxiago.

Gauzak horrela, 2013ko denboraldia iazkoa amaitu bezala hasi da: Vettel jaun eta jabe dela. Azken hiru urteetan, Vettelek eta bere taldeak gidarien eta taldeen txapelketak irabazi dituzte.

Hala ere, lehen ondorioak ateratzeko, biharko entrenamendu ofizialetan zer gertatzen den ikusi eta igandeko lasterketa arte itxaron beharko da. Lasterketa Euskadin 7:00ak direnean korrituko da.

Entrenamendu libreetako bigarren saioan eguraldi ona izan dute, eguzkitsua, 23 graduko giroa (35 gradukoa zirkuitoan). Denborak:

 

1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull RB9 Renault)       1:25.908

2. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault)           1:26.172

3. Nico Rosberg (ALE/Mercedes F1W04)                  1:26.322

4. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault)             1:26.361

5. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault)          1:26.680

6. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138)                    1:26.748

7. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04)               1:26.772

8. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138)                         1:28.855

9. Adrian Sutil (ALE/Force India VJM06 Mercedes)     1:27.435

10. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber C32 Ferrari)          1:28.187