Motorra
Bat Formula
Brasileko Sari Nagusia euripean korrituko da
Erredakzioa
Adituek diotenez, entrenamendu ofizialetan eta lasterketan zehar euriteak izateko %60ko probabilitatea dago. Lan saio libreetan, lehor egongo da Interlagoseko zirkuitua.
-
Bat Formulako autoak Interlagoseko zirkuituan. Argazkia: EFE
Igande honetan korrituko da Bat Formulako Brasileko Sari Nagusia. Denboraldiko azken lasterketa izango da, eta munduko txapelduna erabakitzeke dago. Sebastian Vettelen eta Fernando Alonsoren artean erabakiko da titulua.
RedBulleko pilotu alemaniarrak 13 puntu ateratzen dizkio Fernando Alonsori munduko txapelketako sailkapenean, eta Vettelek nahikoa du lasterketa laugarren bukatzearekin munduko txapeldun izendatzeko.
Alonsok txapeldun izateko aukera gutxi ditu, baina adituek diotenez, Brasileko Sari Nagusia euripean korrituko da. Larunbateko entrenamendu ofizialetan, eta igandeko lasterketan euriteak izateko %60ko probabilitatea dago. Ondorioz, Interlagoseko zirkuitua bustita aurkituko dute pilotuek, eta edozein gauza gerta daiteke.
Igande honetan korrituko da Bat Formulako Brasileko Sari Nagusia. Denboraldiko azken lasterketa izango da, eta munduko txapelduna erabakitzeke dago. Sebastian Vettelen eta Fernando Alonsoren artean erabakiko da titulua.RedBulleko pilotu alemaniarrak 13 puntu ateratzen dizkio Fernando Alonsori munduko txapelketako sailkapenean, eta Vettelek nahikoa du lasterketa laugarren bukatzearekin munduko txapeldun izendatzeko.Alonsok txapeldun izateko aukera gutxi ditu, baina adituek diotenez, Brasileko Sari Nagusia euripean korrituko da. Larunbateko entrenamendu ofizialetan, eta igandeko lasterketan euriteak izateko %60ko probabilitatea dago. Ondorioz, Interlagoseko zirkuitua bustita aurkituko dute pilotuek, eta edozein gauza gerta daiteke.