Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Rio 2016
Usain Boltek historia egin du
Erredakzioa
Jamaikako korrikalariak 2016ko Olinpiar Jokoetako 100 metroko lasterketa irabazi du. Proba hau olinpiadetan hirugarrenez irabazten duen kirolari bakarra da.
Usain Boltek urrezko domina lortu du 100 metroko lasterketan 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan. Ondorioz, Jamaikarra da historian lehen aldiz proba hau hiru Olinpiar Joko ezberdinetan irabazi duen bakarra.
Boltek aise irabazi du finala, 9.81eko denborarekin. Justin Gatlin izan da bigarren 9.89ko markarekin eta Andre de Grasse hirugarren, 9.91ko denbora eginda.
>