Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Eskubaloia
Aginagalde, Agirrezabalaga eta Gurbindo, Olinpiar Jokoetara
Erredakzioa
Valero Rivera hautatzaileak eskubaloi selekzioarekin Londresera joango diren kirolarien zerrenda eman du.
-
Julen Aginagalde, Espainiako eskubaloi selekzioarekin. Argazkia: EFE.
Julen Aginagalde, Mikel Agirrezabalaga eta Eduardo Gurbindo Olinpiar Jokoetara joango dira Espainiako eskubaloi selekzioarekin. Valero Rivera hautatzaileak Jose Manuel Sierra, Roberto Garcia Larrondo eta Carlos Ruesga kanpoan utzi ditu eta bere seme Valero Rivera Folch ordezko jokalari bezala deitu du. Talde guztiek final-laurdenak baino lehen lesionatutako jokalari bat aldatzeko aukera dute, atezainaz gain, edozein momentutan aldatu daitekeena.
Espainiako selekzioa Castelldefelsen (Bartzelona) egongo da ostegunera arte. Orduan, Olinpiar Jokoak prestatzeko txapelketa jokatuko dute Estrasburgon. Honakoa da Londresen arituko diren jokalarien zerrenda:
Atezainak: Arpad Sterbik eta Jose J. Hombrados.
Erdiko jokalariak: Daniel Sarmiento, Joan Cañellas eta Raul Entrerrios.
Eskuin albokoak: Eduardo Gurbindo eta Jorge Maqueda.
Ezker albokoak: Mikel Agirrezabalaga eta Viran Morros.
Eskuin hegalekoak: Albert Rocas eta Victor Tomas.
Ezker hegalekoa: Cristian Ugalde.
Pibotak: Gedeon Guardiola eta Julen Aginagalde.