Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Dopina
Kirolarien erdiei egingo dizkiete dopinaren aurkako probak
Erredakzioa
Olinpiar Jokoen historian inoiz dopinaren aurka egin den operazio handiena prestatu dute Londres 2012rako.
-
Boluntarioak hiri olinpikoan. Argazkia: EFE.
Londres 2012ko antolatzaileek Olinpiar Jokoetan arituko diren kirolarien erdiak igaroaraziko dituzte dopina aurkitzeko kontroletatik, olinpiadetan egin den mota horretako operaziorik handienean. 150 zientzialarik 6000 lagin baino gehiago bilduko dituzte irailaren 9ra arte, Joko Paralinpikoak bukatuko diren arte.
Dopinaren aurkako laborategia lehiaketa zikinduko luketen kirol irregulartasunak aurkitzeko lanean arituko da eguneko 24 orduetan. Harlowko (Essex) egoitzatik, 400 lagin aztertuko dituzte egunero, inork substantzia debekaturik (240 dira guztira) hartu ote duten zaintzen.
Mota horretako analisien bitartez aztertzea kirolarien erdiak espero da. Dominaren bat irabazten duten guztiek dopinaren kontrako kontrol bat egin beharko dute, gutxienez.