Itxi

Olinpiar Jokoak

Piraguismoa

Ander Elosegi, laugarren C1-eko finalean

Erredakzioa

Gipuzkoarrak 102.61eko denbora egin du eta ezin izan du dominarik lortu. Urrea Tony Estanguet frantziarrarentzat izan da.

01:20
Ander Elosegi laugarren sailkatu da

Ander Elosegi gipuzkoarrak laugarren postuan bukatu du piraguismoko C1eko finala eta, beraz, ezin izan du dominarik lortu. Londresen ere Beijingen eskuratutako laugarren postua erdietsi du Elosegik.

Irundarrak 102.61eko denbora egin du. Urrea Tony Estanguet frantziarrarentzat izan da, zilarra Sideris Tasiadis alemaniarrarentzat eta brontzezko domina Eslovakiako Michal Martikanek irabazi du.