Itxi

Albisteak

Sailkapena lortu du

Pistoriusek amets olinpikoa bete du

Erredakzioa

400 metroko finalerdietarako sailkapena lortu du Hegoafrikako atletak. "Negar egiteko gogoak nituen", adierazi du Pistoriusek.

  • Oscar Pistorius. EFE

    Oscar Pistorius. EFE

Oscar Pistorius Hegoafrikako atletak ametsa bete eta Olinpiar Jokoetan parte hartu du gaur. Belaunetik behera bi hankak falta ditu Pistoriusek, baina atleta normalekin lehiatzea lortu du. Gainera, 400 metroko finalerdietarako sailkapena lortu du.

Pistorius Blade runner seigarren kaletik abiatu da aurreneko kanporaketan eta bi hanketako karbonozko protesiak oso azkar mugitu ditu.

Bost atletak parte hartu dute lasterketan eta aurreneko hirurak sailkatzen ziren, baina Pistorius bigarren helmugaratu da Luquelin Santosen atzetik. Santosek 45.04 segundoko denbora egin du. Pistoriusek urteko bere markarik onena egin du (45.44)

"Goizean oso urduri nengoen. Eskerrik asko guztiei emandako babesagatik. Negar egiteko gogoak nituen. Esperientzia zoragarria izan da, zaleek animoak eman dizkidate. Britainia Handian askotan lehiatu naiz eta etxean bezala nago", esan du Hegoafrikako atletak.