Itxi

Olinpiar Jokoak

Urrezko hirugarren domina

Phelpsek hogeita batgarren domina eskuratu du

Erredakzioa

Historia egiten jarraitzen du Baltimoreko igerilariak 100 metro tximeleta estiloko lasterketa irabazita. Hiru urrezko domina lortu ditu jada Londreseko olinpiar Jokoetan.

  • Michael Phelps 100 metro tximeleta lasterketan lortu duen urrezko dominarekin. Argazkia: EFE

Michael Phelps igerilariak historia egiten jarraitzen du Londreseko Olinpìar Jokoetan. Ostiralean, urrezko domina eskuratu zuen 100 metro tximeleta estiloko lasterketan. Azken domina honekin, Olinpiar Jokoetan lortzen duen hogeita batgarren domina eskuratu du Phelpsek.

Hegoafrikako Chad le Closek lortu du zilarrezko domina eta Evgeny Korotyshkin errusiarrarentzat izan da brontzeko domina.

Michael Phelpsen Hogeita bat dominak:

Athens 2004

Urrezko domina 200 metro estiloen lasterketan
Urrezko domina 400 metro estiloen lasterketan
Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan
Urrezko domina 4x200 libre lasterketan
Urrezko domina  4x100 estiloan
Brontzezko domina 200 metro libreetan
Brontzezko domina 4x100 libre

Pekin 2008

Urrezko domina 200 estiloan
Urrezko domina400 estiloan
Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan
Urrezko domina 200 metro tximeleta lasterketan
Urrezko domina 200 libreetan
Urrezko domina 4x100 libreetan
Urrezko domina 4x200 libreetan
Urrezko domina 4x100 estiloan

Londres 2012

Urrezko domina 200 estiloan
Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan
Urrezko domina 4x200 librean
Zilarrezko domina 200 metro tximeleta lasterketan
Zilarrezko domina 4x100 librean