Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

9,63

Boltek urrezko domina eskuratu du marka olinpiko berria ezarrita

Erredakzioa

Korrikalari jamaikarrak 9,63ko marka ezarri du, historiako bigarren marka onena. Bere herrikidea den Johan Blakek lortu du zilarrezko domina (9,74), eta Justin Gatlinentzat izan da brontzezkoa (9,79).

01:26
Usain Bolt
Usain Bolt jamaikarrak bere nagusitasuna erakutsi zuen 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetako 100 metroko finalean. Boltek 9,63ko marka ezarri zuen, errekor olinpiko berria eta historiako bigarren markarik onena.

Bolten herrikidea den Johan Blakek lortu zuen zilarrezko domina 9,74ko marka eginda, eta Justin Gatlin estatubatuarrak eskuratu zuen brontzezko domina 9,79ko markarekin.

Historiako finalik onena izan zen Londres 2012koa proba honetan. Finalera sailkatu ziren zortzi korrikalarietatik zazpik 10 segundoz azpiko markak egin zituzten. Asafa Powellek (11,99) min hartu zuen azken metroetan, oinez iritsi zen helmugara eta horregatik gainditu zuen 10 segundoko marka.

100 metroko finalaren sailkapena:

. BOLT, Usain (JAM) 9.63 OR
2. BLAKE, Yohan (JAM) 9.75
3. GATLIN, Justin (USA) 9.79
4. GAY, Tyson (USA) 9.80
5. BAILEY, Ryan (USA) 9.88
6. MARTINA, Churandy (NED) 9.94
7. THOMPSON, Richard (TRI) 9.98
8. POWELL, Asafa (JAM) 11.99 (min hartuta)