Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Gizonezkoen ekubaloia

Frantziak Olinpiar Jokoetatik kanpo utzi du Espainia

Erredakzioa

Espainiako selekzioak ezin izan du olinpiar eta munduko txapelduna garaitu, eta Frantziak lehiaketatik kanporatu du azken segundoan (22-23).

  • Julen Aginagalde Frantziaren aurka. Argazkia: EFE.

    Julen Aginagalde Frantziaren aurka. Argazkia: EFE.Argazkia

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioa Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, Frantziaren aurkako final-laurdenetan galduta (22-23). Azken segundoan, Arbad Sterbik atezainaren aldaratzea Accambray frantziarraren eskuetara heldu da, eta horrek olinpiar eta munduko txapeldunaren aldeko gol erabakigarria sartu du.

Espainiak, Julen Aginagalderekin, ezin izan du dominaren bat lortzeko ametsa bete, ia partida osoan markagailuaren aurretik egon den arren. Espainiako selekzioak lehenengo zati bikaina egin du. Izan ere, jokoa ikusita, atsedenaldira diferentzia txikiegiarekin joan da (12-9).

Espainia oso indartsu atera da, Frantzia ustekabean harrapatuz (6-1), baina urrezko domina irabazteko faboritoak markagailuari buelta eman dio. Frantziarren eskarmentua agerian geratu da, Espainiaren saiakerak gogortasunez geldituta.

Bigarren zatian, Frantzia Espainiaren aurretik egon da, azken momentura arte berdinduta heldu diren arte. Sterbik atezainak aukerekin mantendu du Espainiako selekzioa, baina debuta egin duen Accambrayk espainiarren defensa zulatu du.

Partida bukatzeko minutu bat baino gutxiago geratzen zenean, Joan Cañellasek azken jaurtiketan huts egin du, eta Accambrayk Frantziaren aldeko azken gola sartu du, Valero Rivera hautatzailearen selekzioa Olinpiar Jokoetatik kanpo utziz.

FITXA TEKNIKOA:

Espainia: Sterbik; Víctor Tomas (6, 1p), Maqueda (4), Cañellas (3), Morros (1), Raul Entrerrios (2) eta Ugalde (2) –hasierako taldea- Hombrados (ps), Gurbindo (-), Rocas (-), Agirrezabalaga (-), Sarmiento (-), Aginagalde (4) eta Guardiola (-).

Francia: Omeyer; Abalo (2), Fernandez (3, 1p), Karabatic (1), Narcisse (1), Honrubia (-) eta Sorhaindo (4) –hasierako taldea- Karaboue (ps), Dinart (-), Barachet (3), Guillaume Gille (-), Bertrand Gille (-), Accambray (7) eta Guigou (2, 1p).