Itxi

Olinpiar Jokoak

12,92 segundo

Merritek lortu du urrezko domina 110 metroko hesidun lasterketan

Erredakzioa

Estatubatuarrak 12,92ko markarekin irabazi du proba. Bere herrikidea den Jason Richardson izan da bigarren, eta hirugarren izan da Hansle Parchment jamaikarra.

  • Aries Merrit, 100 metroko hesidun lasterketako txapeldun olinpikoa. Argazkia: EFE

Aries Merritek irabazi du urrezko domina 110 metroko hesidun lasterketan, 12,92ko marka eginda. Ez da ezustekorik egon proba honetan.

Zilarrezko domina ere, AEBetako selekzioko korrikalaria den Jason Richardsonek eskuratu du 13,04ko denbora eginda. Hansle Parchmententzat (13,12) izan da brontzezko domina.

110 metroko hesidun lasterketako sailkapena:

.1. MERRITT, Aries (AEB) 12.92
.2. RICHARDSON, Jason (AEB) 13.04
.3. PARCHMENT, Hansle (JAM) 13.12 NR
.4. CLARKE, Lawrence (GBR) 13.39
.5. BRATHWAITE, Ryan (BAR) 13.40
.6. ORTEGA, Orlando (CUB) 13.43
.7. FOURIE, Lehann (RSA) 13.53
ROBLES, Dayron (CUB) Ez zuen bukatu