Itxi

Olinpiar Jokoak

Atletismoa

Rudisha, urrezko domina eta munduko errekorra

Erredakzioa

Kenyarrak berak egindako munduko errekorra hautsi du, 1:41.91eko denborarekin, eta urrezko domina irabazi du 800 metroko lasterketan.

01:05
Rudisha

David Rudishak urrezko domina irabazi du 800 metroko proban, berak egindako munduko errekorra hautsita, 1:40.91eko denborarekin. Azken munduko errekorra, 1:41.01eko denbora, 2010eko abuztuaren 29an egin zuen kenyarrak, Rieitin (Italia).

Nije Amos botswanarra Rudisharen atzetik heldu da, eta zilarrezko domina irabazi du, munduko junior errekorra hautsita (1:41.73), eta Timothy Kitum kenyarrak brontzezko domina lortu du (1:42.53).