Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Saskibaloia

Espainiak final handia Estatu Batuen aurka jokatuko du

Erredakzioa

Sergio Scarioloren mutilek Errusia kanporatuta, Estatu Batuetako izarren aurka jokatuko dute saskibaloiko finala. Munduko selekzio ikusgarrienak urrezko domina errepikatu nahi du.

  • Espainiako selekzioa finalerako sailkatzea ospatzen. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioa finalerako sailkatzea ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak Olinpiar Jokoetako finalerako txartela lortu du. Sergio Scarioloren mutilek finalerdian Errusia, txapelketako beste faborito nagusietako bat, kanporatu dute, eta finalean Estatu Batuen aurka jokatuko dute.

Espainiarrek 67-59 irabazi dute Errusiaren aurkako finalerdia. Pau Gasolek partida borobila jokatu du (16 puntu eta 12 errebote), eta Lakers taldeko pibotak bere taldea garaipenera gidatu du. Scarioloren mutilek defentsan erakustaldia eman dute, eta Kirilenko Errusiako izar nagusia bikain gelditu dute.

Estatu Batuetako selekzioko izarrek arazorik gabe kanporatu dute Argentina. Atsedenaldira arte norgehiagoka nahiko parekatua joan da, baina Kevin Durantek erasoan erakustaldia eman du, eta Mike Kryzewskiren mutilek finalerako txartela eskuratu dute, 83-109 irabazita.