Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Piraguismoa

Saul Craviotto, zilarrezko domina K1 200 metrotan

Erredakzioa

27 urteko arraunlariak hirugarren denborarik onena lortu zuen sailkapenean, baina Ed McKeever (36.246) Britainia Handiko kirolariak gainditu du soilik finalean.

  • Saul Craviotto. EFE

    Saul Craviotto. EFE

K1 200 metrotan Saul Craviotto Kataluniako arraunlariak zilarrezko domina lortu du gaur Londreseko Olinpiar Jokoetan. Finalean 36.540 segundoko denbora markatu du Craviottok.

27 urteko arraunlariak hirugarren denborarik onena lortu zuen sailkapenean, baina Ed McKeever (36.246) Britainia Handiko kirolariak gainditu du soilik finalean. Carlos Perezekin batera Pekinen (2008) urrezko domina lortu zuen Craviottok K2 500 metrotan.

Abiadura handiko lasterketan Craviotto ez da ondo atera eta hirugarren eta bosgarren postuetan izan da lehen erdian.

Hala ere, Kataluniako arraunlariak azken metroak oso azkar bete ditu, baina McKeever britainiarra ez du harrapatu; izan ere, jarraitzaileen bultzada jaso du McKeeverrek eta lasterketa-buruan izan da proba osoan.