Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Futbola

Mexikok urrezko domina lortu du, Brasil 1-2 gaindituta

Erredakzioa

Mexikarrek ezustekoa eman dute finalean, neurketako 30. segundoan 0-1ekoa jarri baitute markagailuan. Brasildarrek, urrea irabazteko faboritoek, ezin izan dute azken unera arte erantzun.

  • Mexikoko selekzioa. Argazkia: EFE

    Mexikoko selekzioa. Argazkia: EFE

Mexikoko futbol selekzioak urrezko domina eskuratu du, Wembley estadioan Brasil faborito nagusia 1-2 gaindituta. Horiek, oraindik Olinpiar Jokoetan urrera lortu gabe jarraituko dute.

Oribe Peraltak lehenengo zatiko 28. segundoan 0-1ekoa jarri du markagailuan, ezusteko handia emanda. Mexikok presio bikaina egin du, eta Brasilek ezin izan du berdinketaren gola eskuratu.

Bigarren zatian Peraltak bigarren gola lortu du (75.minutua), eta Mexikok finala ia erabakita utzi du. Hala ere Hulkek Brasilen gola 90. minutuan lortu du.

- Fitxa teknikoa:

1 - Brasil: Gabriel; Rafael (Lucas, 85. minutuan), Thiago Silva, Juan, Marcelo; Romulo, Sandro (Pato, 71. minutuan), Alex Sandro (Hulk, 32. minutuan); Oscar, Neymar; eta Leandro Damiao.

2 - Mexiko: Corona; Israel Jimenez (Vidrio, 80. minutuan), Mier, Reyes, Chavez; Herrera, Salcido, Enriquez, Aquino (Ponce, 57. minutuan); Fabian eta Peralta (Raul Jimenez, 86. minutuan).

Golak: 1-0, 1. minutuan: Oribe Peralta. 2-0, 75. minutuan: Oribe Peralta. 1-2, Hulk: 75. minutuan.