kirolak
Zuzenean
EITB Mediak zuzenean emitituko ditu Bilbao Basketen eta Bidasoa Irunen Europako hitzorduak gaur arratsaldean
EITB MEDIA
Beltzezko gizonek Txekiako Pumpa Basket Brnori egingo diote bisita, FIBA Europe Cup saskibaloi txapelketan; Bidasoa Irunek, berriz, Alemaniako SG Flensburg-Handewitt taldearen bisita hartuko du Artalekun, EHF Ligan. Bi neurketak ikusgai izango dira EITB Median.
-
Bidasoa Irun, EHF Ligan
EITB Mediak Bilbao Basketen eta Bidasoa Irunen Europako partidak emitituko ditu zuzenean. Lehenik eta behin, beltzezko gizonek jokatuko dute, 17:00etatik aurrera, Txekian, Brno hirian, Pumpa Basketen kontra, FIBA Europe Cup txapelketan.
Jaume Ponsarnauk gidatzen dituen jokalariak fase honetako lehen garaipenaren bila kantxaratuko dira, lehen hitzorduan Greziako Peristerien aurrean ozta-ozta galdu eta gero.
Irungo taldeak, aldiz, Alemaniako SG Flensburg-Handewitt taldearen bisita hartuko du Artalekun, EHF Ligan. Munduko talde onenetakoa da gaur egun, Bundesligako liderra eta Europa Ligako azken bi edizioetako irabazlea.
Bidasoak taldeko lehen postuan daude multzoan, Flensburgekin berdinduta. Joan den astean, Errumaniako Potaissa Turda menderatu zuten Alex Mozasen gizonek.
Bi norgehiagokak zuzenean izango dira ikusgai, bai ETB4n bai eitb.eus-en, streamingez.

