kirolak
Igandean, zuzenean
Estropadak, txirrindularitza eta pilota, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Petronor Bandera, Frantziako Tourreko azken etapa eta Zarauzko jaialdia.
Gaur, hiru kirol hitzordu nagusi izango dituzte Euskal Telebistak eta eitb.eus webguneak. Lehenengoa 12etan, Petronor Banderaren zuzeneko emankizuna ETB1en. Zierbenan jokatuko den Eusko Tren eta San Miguel ligako jardunaldi berri honen berri Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak emango dute zuzenean.
15:10etik aurrera, Frantziako Tourreko azken etapa ikusteko aukera izango dugu ETBKn eta ETB1en (pilota emankizuna hasi arte). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute Parisera iritsiko den etaparen kontakizuna.
Arestian aipatu bezala, 17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa. Zarauzko Aritzbatalde pilotalekutik egingo da emankizuna, Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak gidatuta. Hiru partida jokatuko dira: Apezetxea-Larrinaga / Jaka-Peñagarikano, Ezkurdia-Zubieta / Altuna III-Rezusta eta Gorka-Pascual / Mendizabal III-Urruzola.
Bestalde, ETBKn bi kirol emanaldi egingo dira: 12etan, bezperan Donostiako jokatutako Herriarteko Txapelketako finalak, eta 21:00etan, Santiago egunez Hondarribian jokatutako Binakako Zesta Txapelketako finala: Egiguren II-I. Erkiaga / A. Erkiaga-Leo. Iñigo Aiestaran izango dugu esataria, Jon Eskudero eta Jabier Arkarazo lagun dituela, hurrenez hurren.