Eskubaloia
Suedia 2011
Frantzia, munduko txapeldun luzapenean Danimarka gaindituta (37-35)
Erredakzioa
Partida 31-31ko berdinketarekin bukatu da eta luzapenean frantziarrek lortu dute garaipena bi goleko aldearekin.
Frantziako selekzioak irabazi du Suedian jokatu den Munduko Txapelketa. Gaur jokatu da finala eta frantziarrek 37-35 irabazi diote Danimarkari luzapena jokatu ondoren. Frantzia munduko txapeldun izendatu da laugarren aldiz (bigarren aldiz jarraian).
Partida ikusgarria izan da eta berdinduta bukatu da 31-31ko emaitzarekin. Ondorioz, luzapenean erabaki behar izan da irabazlea eta Frantziak lortu du garaipena bi goleko aldearekin (37-35).
Frantziarrek lortzen duten laugarren Munduko Txapelketa da Islandia 1995eko, Francia 2001ko eta Kroazia 2009eko Mundialak irabazi ondoren.