Itxi

2020/04/01

17:47

kirolak

KORONABIRUSA

Bertan behera utzi dute Wimbledon, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerraz geroztik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2021eko ekainaren 28tik uztailaren 11ra jokatuko da Wimbledongo 134. edizioa.

  • Garbiñe Muguruza Wimbledongo txapelketan

    Garbiñe Muguruza Wimbledongo txapelketan. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Wimbledongo txapelketa, ekainaren 29tik uztailaren 12ra egitekoa zena, bertan behera utzi dute planeta astintzen ari den koronabirusaren pandemiagatik.

Denboraldiko hirugarren Grand Slama bertan behera geratu da, lehenengoz Bigarren Mundu Gerraz geroztik. Hala erabaki dute All England Clubeko zuzendaritzak eta Wimbledongo batzorde antolatzaileak.

2021eko ekainaren 28tik uztailaren 11ra jokatuko da Wimbledongo 134. edizioa.

1888an hasi zenetik, hamaikagarren aldia da Wimbledonek bere lehia bertan behera utzi behar duela. Lehen Mundu Gerran, lau aldiz bertan behera utzi behar izan zuten eta sei aldiz Bigarren Mundu Gerran. Gainera, alemanek hainbat aldiz bonbardatu zuten kluba.

"Gobernuak ezarritako neurriek hainbat hilabetez indarrean jarraitu dezaketenez, modu arduratsuan jokatu behar dela uste dugu Wimbledon prestatzeko behar den jende kopuru handia babesteko", adierazi dute.

Wimbledon ekonomikoki babestuta dago gertakari horren aurrean, izan ere, pandemien aurkako aseguru bat dute kontratatuta. Lau Grand Slametatik aseguru hori duen bakarra da. Beraz, urtero 250 milioi euro baino gehiago sortzen dituen txapelketako diru-galerak gutxituko ditu.

Richard Lewis All England Clubeko presidente exekutiboak eskertu egin du erabaki hori hartzerako orduan Teniseko Nazioarteko Federaziotik, ATPtik, WTAtik eta Erresuma Batuko tenis federaziotik jasotako laguntza.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;