Itxi

Beste kirolak

Brontzezko domina

Eskubaloia: 5 euskal jokalarik historia egin dute Brasilgo Mundialean

A.B.

Erredakzioa

Andrea Barno, Eli Pinedo, Patricia Pinedo, Nerea Pena eta Patricia Elorza jokalariek brontzezko domina lortu dute Espainiarekin mundialean.

  • Espainiako emakumezkoen selekzioak brontzezko domina lortu du. Argazkia: EFE

Espainiako esubaloi selekzioak historia egin du Brasileko 2011ko Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratuta. Espainiak, iragan asteburura arte ez zuen emakumezkoen selekzioarekin inoiz dominarik lortu Munduko Txapelketa baten. Finalerdietan 30-22 galdu zuten Norbegiaren aurka eta hirugarren eta laugarren posturako leían Danimarkari irabazi zioten 18-24ko emaitzarekin.

Euskal jokalariek garrantzia izan dute lorpen historiko honetan. Andrea Barno (Izarra, Nafarroa), Eli Pinedo (Amurrio, Araba), Patricia Pinedo (Amurrio, Araba), Nerea Pena (Iruña, Nafarroa) eta Patricia Elorza (Gasteiz, Araba) jokalariek Espainiari brontzezko domina irabazten lagundu diote beraien lanarekin.

Espainiako selekzioarekin euskal jokalari guztiek egindako lana aipagarria izan da, baina badago guztien artean jokaldi garrantzitsua burutu zuen euskal jokalari bat; Eli Pinedo. Bera Berako jokalariak final-laurdenetan Brasilen aurka (etxeko taldea) azken unean partida desorekatu zuen gola sartu zuen. 26-26 zihoan partida eta Eli Pinedoren golari esker 26-27 irabazi zuen Espainiak eta finalerdietarako txartela lortu ere.

Itxakotik hiru euskal jokalari (Andrea Barno, Patricia Pinedo eta Nerea Pena) eta nazioko beste lau jokalari (Silvia Navarro, Carmen Martin, Macarena Aguilar eta Jessica Alonso) joaten dira Espainiako Selekziora. Bera Berak ere jokalari bat ematen dio selekzioari, Eli Pinedo. Bestalde, Patricia Elorzak Castro taldean jokatzen du.