kirolak
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Reala-Atletico, lau urte osasun larrialdia ezarri zela eta Angel Berruetari omenaldia
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
-
Nerea Eizagirre, aurrean, eta Amaiur Sarriegi, joaneko golaren ostean. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Erreginaren Kopa: Reala-Atletico: Realak Erreginaren Kopako finalerako txartela lortu nahi du, 18:30etik aurrera, Reale Arenako itzulerako partidan Atletico Madril gaindituta. Joaneko banakoaren ostean, garaipena behar du Realak. Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
-Lau urte osasun larrialdia ezarri zela: Gaurko egunez, duela lau urte, Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri zuen covid-19 edo koronabirusaren hedatzea saihesteko.
- Angel Berruetari omenaldia: Duela 20 urte, Valeriano de la Peña Polizia Nazionalak eta haren 19 urteko semeak Angel Berrueta Iruñeko Donibane auzoko okina hil zuten, martxoaren 11ko atentatuak gertatu eta bi egunera, Madrilgo atentatuen egiletza ETAri egozten zion kartela denda jartzeari uko egiteagatik.