Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

4. jardunaldia

Irujok eta Zabaletak garaipen erraza lortu dute Labriten (22-10)

Erredakzioa

Aspeko bikoteak 2013ko Binakako Txapelketako bere hirugarren garaipena lortu du Pablo Berasaluzeren eta Albisuren aurka.

1:03
irujo, Argazkia: EITB

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak euren hirugarren garaipena eskuratu dute Pablo Berasaluzeren eta Jon Ander Albisuren aurka (22-10). Asegarceko bikoteak 2013ko Binakako Txapelketan jokatu dituen lau neurketa galdu ditu, eta sailkapeneko azkeneko postuan jarraituko du.

Berasaluze VIII-Albisu bikoteak markagailuan goitik hasi du norgheiagoka (1-0), baina Iurjok eta Zabaletak 0-8 partzial ikusgarria lortu dute. Asegarcekoek partidan berriz ere sartzeko ahalegin handia egin dute (3-8), baina Aspekoek, erraz agindu dute (4-12).

Jon Ander Albisuk akats nabarmenak egin ditu atzealdean, eta Martinez de Irujok eta Zabaletak agintzen jarraitu dute Iruñeko Labriten. Hala ere, Berrizeko aurrelariak eta atzelari gipuzkoarrak marklagailuan 8-13koa jarri dute, Berasaluzek aurrealdean ederki asmatu baitu. Asegarceko bikotea aldea murritzen saiatu da, baina Iberokoa eta Etxarrenekoa nagusi izan dira (10-17).

Jose Javier Zabaletak aise gainditu du Albisu atzean, eta Aspeko bikoteak txapelketako bere hirugarren garaipena lortu du (22-10).