Binakakoa
Mina ezkerreko eskuan
Ibai Zabala, baja igandeko hitzordurako
Erredakzioa
Alexis Apraiz izango da Aimar Olaizolaren atzelaria Gonzalez-Zubieta bikotearen kontrako neurketan.
Ibai Zabala baja izango da final-laurdenetako ligaxkaren seigarren jardunaldiko partidan, Binakako Txapelketan. Alexis Apraiz izango da Aimar Olaizolaren atzelaria Gonzalez-Zubieta bikotearen kontrako neurketan (eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute neurketa, 17:00etatik aurrera).
Zabalak mina dauka bere ezkerreko eskuan eta asteburu honetan atseden hartzea erabaki du.