Binakakoa
10. jardunaldia
Zabaletak bakarrik ezin izan die Bengoetxeari eta Beroizi eutsi
Erredakzioa
Julen Retegi, Irujoren ordezkoa, ez da ia partidan azaldu eta ezin izan dio bere atzelariari lagundu (22-8). Bestalde, Ezkurdiak eta Zabaletak Arretxe eta Begino 22-13 hartu dituzte mendean.
Bengoetxeak eta Beroizek Retegi Bi eta Zabaleta nahiko erraz (22-8) hartu dituzte mendean, Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldian, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Irabazleek jokoa atzean kargatu dute, eta Etxarrengo atzelaria azkar nekatu dute.
Julen Retegi, Juan Martinez de Irujoren ordezkoa, ez da ia partidan azaldu eta ezin izan dio bere atzelariari lagundu (22-8). Zabaleta saiatu da eta pilotari gogor astindu dio Beroiz eta Bengoetxea kokildu nahian.
Gainera, Leitzako aurrelariak sakearekin min handia egin dio Zabaletari (zazpi tanto sakez). Horrela, bikote irabazleak tantoa menpean izan du une oro, eta arerioen tantoak hanka-sartzeen bidez heldu dira gehienbat, baina Zabaletaren kalitatearekin ere tantoren bat bildu dute.
Horrela, Bengoetxeak eta Beroizek hurrengo faserako sailkapena ia baieztatu dute.
Partida tantoz tanto: 0-1; 1-1; 2-1; 3-1; 3-2; 4-2; 4-3; 5-3; 6-3; 7-3; 7-4; 8-4; 9-4; 10-4; 11-4; 12-4; 13-4; 14-4; 15-4; 15-5; 16-5; 17-5; 17-6; 17-7; 18-7; 19-7; 19-8; 20-8; 21-8; 22-8.
Bestalde, Ezkurdiak eta Zubietak Arretxe eta Begino 22-13 hartu dituzte mendean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Horrela, Ezkurdiak eta Zubietak hazten jarraitzen dute eta sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.