Binakakoa
Martxoareb 1ean, 2an eta 3an
Hamaikagarren jardunadiko ordutegiak eta pilotalekuak
Erredakzioa
Urdulizen, Iruñean, Bilbon eta Logroñon jokatuko dira asteburuko partidak. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute ostiralean Berasaluze VIII-Albisu vs. Ezkurdia-Zubieta partida.
-
Irujo-Zabaleta vs. Olaizola II-Zabala partida jokatuko da igandean Bizkaia frontoian. Argazkia: EFE
Ostiral honetan hasiko da 2013ko Binakako Txapelketako hamaikagarren jardunaldia. Urdulizen, Iruñean, Bilbon eta Logroñon jokatuko dira asteburuko partidak.
Berasaluze VIII-Albisu vs. Ezkurdia-Zubieta partida jokatuko da ostiralean Urdulizeko Iparralde pilotalekuan, eta eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute partida, 22:00etan.
Larunbatean Iruñean jokatuko da Xala-Barriola bikotearen eta Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen arteko lehia. Jaialdia, 17:00etan hasiko da.
Igandean bi partida jokatuko dira. Bilbon eta Logroñon jokatuko dira igandeko norgehiagokak, eta 17:00etan hasiko dira. Bizkaia frontoian Irujo-Zabaleta vs. Olaizola II-Zabala partida jokatuko da. Adarragan, ordea, Titin III-Merino II vs. Arretxe II-Begino norgehiagoka izango da ikusgai.
Hamaikagarren jardunaldiko partidak:
Martxoak 1, ostirala (Urdulizen, 22:00etan): Berasaluze VIII-Albisu vs. Ezkurdia-Zubieta (Zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en).
Martxoak 2, larunbata (Iruñean, 17:00etan): Xala-Barriola vs. Bengoetxea VI-Beroiz.
Martxoak 3, igandea (Bilbon, 17:00etan): Irujo-Zabaleta vs. Olaizola II-Zabala.
Martxoak 3, igandea (Logroñon, 17:00etan): Titin III-Merino II vs. Arretxe II-Begino.