Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-15

Bengoetxea eta Beroiz espero baino arazo gehiagorekin gailendu dira

Erredakzioa

Arretxek eta Beginok partidari eutsi zioten haierako tantuetan, eta gorriei kosta egin zitzaien markagailuan aldea zabaltzea.

0:33

Ez da ezustekorik izan ostiralean, Aritzbatalde pilotalekuan, eta Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek garaipena lortu dute Iker Arretxe eta Aritz Beginoren aurka 22 eta 15, Binakako Txapelketaren 12. jardunaldian.

Hala ere, urdinek uste baino lan gehiego eman zieten. Ezinbestekoa zuten partida irabaztea finalerdietan sartzeko aukerei eusteko eta jo ta ke aritu ziren hasiera-hasieratik garaipenaren bila. Gauzak horrela, norgehiagokaren lehen zatian berdintasuna izan zen nagusi.

Baina Bengoetxeak eta Beroizek euren sasoi onaz baliatu ziren eta aldea zabaltzen hasi ziren. 12-8 aurreratu ziren, eta hortik aurrera partida poltsikoan izan zuten, amaierarako 22 eta 15era iritsi arte.