Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

17-22

Ezkurdiak eta Zabaletak 3. puntua eskuratu dute Titin-Merinoren kontra

Erredakzioa

Nafarrak Binakako Txapelketan hobetzenari dira, eta partida ona egin dute Errioxako pilotariei irabazteko eta azken postutik ateratzeko.

2:32

Ezkurdiak eta Zabaletak Titin III-Merino II bikotearen kontrako partida irabazi dute, Labastidako pilotalekuan (17-22), eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute. Gauzak horrela, sailkapeneko azkenak izateari utzi diote, momentuz. Errioxarrak 4 punturekin geratu dira.

Titin III.ak eta Merino II.ak arriskua sortu diete Ezkurdia eta Zabaletari, bai partidan zehar eta azken erasoaldian ere. Nafarrek, hala ere, aurreko asteetan baino joku hobearekin eta konfiantza handiagorekin, lan ona egin dute eta hirugarren puntua eskuratu dute Bastidan.