Binakakoa
22-11
Ezkurdia-Zabaleta bikoteak garaipen erraza lortu du Beotibarren
Erredakzioa
Artola-Albisu baino gehiago izan dira, eta txapelketako bigarren puntua erdietsi dute.
Ezkurdiak eta Zabaletak osatutako bikoteak bigarren puntua lortu du Binakako Txapelketan, Tolosako Beotibarren jokatutako neurketan Artola-Albisu gaindituta (22-11).
Gorriak hasieratik nagusitu dira, eta Artola-Albisu bikotea ez da markagailuan arriskuarekin hurbiltzeko gai izan. Garaipen honekin, bitik bi Ezkurdia eta Zabaletarentzat, eta Artolak eta Albisuk ez dute, oraingoz, garaipenik lortu.
Larunbat honetan Irujo-Barriola / Berasaluze-Zubieta bikoteen txanda izango da, Bilbon, eta igandean Eibarren Xala-Merino / Bengoetxea-Aretxabaleta norgehiagoka jokatuko da (ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute).