Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Ordezkoen lehiaketa

Binakako txapelketaren final-laurdenetan ere, lesioak protagonista

REDACCIÓN

Ezta Juan Martinez de Irujo ezta Barriola ere, ez dira Atano III.ean izango ostiral honetan. Beraien ordez, Altuna III. eta Cecilio arituko dira.  

  • Abel Barriola. Argazkia: EITB

    Abel Barriola. Argazkia: EITB

Urtarrilaren 16an izango du hasiera Binakako Txapelketaren final-laurdenak. Txapelketa zaila izaten ari da bi taldeentzat, pilotari asko baitaude min hartuta.

Ostiralean Atano III.ean gaueko 22:15ean Martinez de Irujo eta Barriolak ezingo dute jokatu eta beraien ordez, Altuna III eta Cecilio arituko dira, aurreko igandean Olaizola II eta Ibai Zabalari sekulako zartakoa eman zien Artola-Albisu bikotearen aurka. Partida ETB1n eta eitb.eus atarian zuzenean.

Baina larunbat honetan Labriten jokatuko den partidarako Olaizolak bikotea berreskuratuko du behingoz, Beroiz bertan izango baita. Bolada txarra du bikoteak eta gogotsu neurtu beharko dituzte indarrak Bengoetxea VI-Aretxabaleta bikotearen kontra arratsaldeko 17:30etan.

Gerriko arazoak alde batera utzita, indarberrituta dago jada Xala, baina bat sendatu den bitartean, bestea lesionatu egin da. Eta. beraz, Merino ez da igande honetan jokatzeko moduan izango eta bere ordez, Miguel anaiak jokatuko du, Berasaluze II- Zubieta bikotearen aurka. Partida arratsaldeko 17:00etan ikusgai ETB1n eta eitb.eus atarian.

Bestalde, astelehenean, urtarrilaren 19an, Tolosan izango dugu hitzordua Retegi II-Rezusta bikotea, Ezkurdia-Zabaleta bikote ahalguztidunaren aurka aritu beharko baita arratsaldeko 16:30etan. Hala ere, dirudienez, Beñat Rezusta min hartuta dago eta zalantza da.