Binakakoa
Atanon
Artola-Albisu bikoteak hirugarren puntua erdietsi du
Erredakzioa
Oraingoan ere sendo agertu dira, eta Altuna III.ak eta Ceciliok osatutako bikotea hartu dute mendean.
Artolak eta Albisuk hirugarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan, Atanon jokatutako neurketan Altuna III.ari eta Ceciliori irabazita (22-10).
Urdinak hasieratik izan dira jaun eta jabe, eta Irujoren eta Barriolaren ordezkoek ezin izan dute neurketa irabazteko ezer egin. Oraingoan ere sendo agertu dira Artola eta Albisu, eta merezitako puntua lortu dute.
Larunbatean Olaizola II-Beroiz vs Bengoetxea VI-Aretxabaleta norgehiagoka jokatuko da Labriten, eta igandean Berasaluze II-Zubieta eta Xala-Merino bikoteen txanda izango da (zuzenean ETB-1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera).