Binakakoa
11. jardunaldia
Aretxabaletak eta Pablo Berasaluzek ez dute Bilbon jokatuko
Erredakzioa
Juan Martinez de Irujo, bestalde, osatu da eta Labriteko neurketa jokatzeko prest dagoela jakinarazi du.
-
Berasaluzek ez du asteburu honetan jokatuko. Argazkia: EITB
Bajek protagonismoa izaten jarraitzen dute aurtengo Binakako Txapelketan. Astearte honetan Andoni Aretxabaleta eta Pablo Berasaluze pilotariena konfirmatu dira. Alvaro Untoria eta Elezkano izango dira ordezkoak, hurrenez hurren.
Juan Martinez de Irujo, bestalde, osatu da eta Labriteko neurketa jokatzeko prest dagoela jakinarazi du. Iberokoa Olaizola II-Beroiz bikotearen aurka arituko da.