Binakakoa
22-19
Binakakoa: Olaizola II-Begino, nagusi Xalaren eta Barriolaren aurrean
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak 22-19 irabazi dio Aspeko bikoteari eta porrota ezagutu gabe jarraitzen dute. Xalak eta Barriolak lehen partida galdu dute txapelketa honetan.
Partida berdinduta hasi da, baina tantoak aurrera joan ahala Xala eta Barriola abantaila hartzen hasi dira 8-12 eta 12-16 aurretik jarrita. Aspeko bikotea ondoen jokatzen ari zenean Olaizola II.aren eta Beginoren erreakzioa etorri zen. Lehenik 16-16 berdindu zuten partida eta gainera 20-16 jarri ziren irabazten. Xalak eta Barriolak 20-18ra murriztu dute desabantaila, baina Asegarcekoek 21-18koa lortu dute ondoren. Xalak eta Barriolak emozioa eman diote norgehiagokari markagailuan 21-19koa jarrita. Azkenean, ordea, tantoa egin dute Aimarrek eta Beginok eta garaipena lortu dute (22-19).
Olaizola II.a eta Begino liderrak dira txapelketako sailkapenean bostetik bost garaipen lortuta. Xalarentzat eta Barriolarentzat gaur izan da lehen porrota eta bigarren postuan daude lau garaipeneko eta porrot bakarreko balantzearekin.
Markagailua tantuz tantu: 0-1, 1-1, 1-2, 1-3, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 5-4, 6-4, 6-5, 6-6, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 7-10, 8-10, 8-11, 8-12, 8-13, 9-13, 10-13, 11-13, 11-14, 11-15, 11-16, 12-16, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 19-16, 20-16, 20-17, 20-18, 21-18, 21-19 eta 22-19.