Binakakoa
Astelena pilotalekuan
Binakako Txapelketa: Xala eta Barriola, nagusi Eibarren
Erredakzioa
Martinez de Irujo eta David Merino 14-22 gainidtu dituzte eta Txapelketako bosgarren garaipena lortu dute Aspekoek.
Xalak eta Barriolak lortu dute garaipena (14-22) Eibarren jokatutako norgehiagokan. Lekunigo aurrelariak eta Leitzako atzelariak euren sendotasuna erakutsi dute pilotalekuan eta Merino II.a atzeko koadroetan zigortu dute. Horrela, Irujok eta atzelari errioxarrak zail daukate hurrengo faserako sailkapena lortzea. Xalak eta Barriolak bosgarren garaipena lortu dute eta hurrengo fasean egoteko aukera anitz dituzte. Pilotarien egoera fisikoari begira Xala, Irujo eta Merino aldageletara joan behar izan dira partidaren erdian.