Binakakoa
22-6
Binakako Txapelketa: Titin eta Beroiz, nagusi Arretxe-Zabalaren aurka
A.B.
Erredakzioa
Aurrelari errioxarra nagusi izan zen aurreko kuadroetan eta ondo lagunduta egon zen atzean Beroizekin. Azken emaitza 22-6koa izan zen.
Titinek eta Beroizek garaipen garrantzitsua lortu zuten Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldian. Amorebietan 22-6 irabazi zioten Zabala-Arretxe II bikoteari.
Aurrelari errioxarra nagusi izan zen aurreko koadroetan eta laguntza ona eduki zuen atzean Mikel Beroizekin. Pascual ordezkatzen ibili zen Beroiz. Zabala eta Arretxe II.a ez ziren partidan sartuta egon eta jipoia jaso zuten.
Garaipen honekin behin behineko laugarren postuan hartu dute Titinek eta Pascialek sailkapenean bost garaipeneko eta bost porroteko balantzearekin.