Binakakoa
Finalerdietako ligaxka
Binakakoa: Aurreneko puntua Xala eta Barriolarentzat (22-17)
Erredakzioa
Gonzalez eta Laskurainen aurkako partida gogorra eta lehiatua izan da, baina garaipena urdinek eskuratu dute.
Xalak eta Barriolak osatutako bikoteak finalerdietako ligaxkako aurreneko puntua eskuratu du Binakako Txapelketan. Gonzalez eta Laskurain hartu dituzte mendean Astelenan, 22-17.
Partida gogorra izan da, oso parekatua eta azkenean urdinentzat izan da garaipena. Larunbateko partidan, erakustaldia eman zuten Irujok eta Merinok Aimar Olaizola eta Aritz Beginoren aurka (22-12).
Hurrengo igandean, partida handia: Xala eta Barriola Irujo eta Merinoren aurka.