Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdietako ligaxka

Elezkano-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta igandean arituko dira, Bilbon

eitb.eus

Bikote biek finalerdietako ligaxkako bigarren puntua lortzea izango dute helburu, finalerako sailkapena ia erabat bideratuta izango bailukete.

  • Elezkano eta Rezusta

    Elezkano eta Rezusta. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Asteburu honetan jokatu da 2019ko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia, eta Elezkano-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteak izan dira euren norgehiagoketatik garaile atera direnak.

Lehendabizikoek 22-12 azpiratu zituzten Victor eta Albisu, Iruñeko Labriten larunbatean jokatu zen neurketan.

Bigarrenek ere ligaxkako lehen puntua bereganatu zuten, Altuna eta Martijari 22-16 irabazita, Eibarko Astelenan, igandez.

Horrenbestez, lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jardungo dute martxoaren 17an, igandea, Bilboko Bizkaia Frontoian. Norgehiagoka horretan nagusitzen den bikoteak finalerako sailkapena ia erabat bideratuta izan dezake.

Bestalde, egun bat aurretik, Altuna-Martija eta Victor-Albisu bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira, Labriten, ligaxkako azken jardunaldian oraindik ere aukerak izaten jarrai dezaten.