Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Martxoaren 24an

Altuna III.a-Martija vs. Elezkano II.a-Rezusta partida, igandean, Atano III.ean

etb.eus

Jokin Altuna-Julen Martija eta Danel Elezkano-Beñat Rezusta ariko dira nor baino nor Donostian, martxoaren 24an. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute neurketa.

  • Altuna III.a eta Martija. Argazkia: EiTB

    Altuna III.a eta Martija. Argazkia: EiTB

Altuna III.a-Martija eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak ariko dira nor baino nor finalerako txartelaren bila igandean, martxoaren 24an, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Irribarria eta Zabaleta izango dituzte zain apirilaren 7an Bilboko Bizkaia frontoian egingo den final handian.

Igandeko neurketa irabazten duen bikoteak jasoko du finala jokatzeko saria. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute partida, 17:00etan. Larunbatean, Irribarria-Zabaleta vs. Victor-Albisu neurketa jokatuko da Labriten, 18:00etan. Partida hau ere zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak.