Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22:15ean

Urdulizek bigarren itzuliko lehen neurketa hartuko du gaur

I.A. | EITB MEDIA

Jaka - Martija eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek jokatuko dute 8. jardunaldiko aurreneko partida.

1:09
Jaka - Martija vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a, gaur, zuzenean

Binakako Txapelketako lehen itzulia amaituta Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.a bikoteek agintzen dute sailkapenean jokatutako zazpi partidetatik sei irabazita.

Bigarren bueltako lehen neurketak oso inportanteak izango dira bikote batzuen etorkizuna erabaki daitekeelako.

Gaur, Urdulizen, Altuna III-Mariezkurrena II.a bikoteak lidergoa defendatuko du putzuan dagoen Jakaren eta Martijaren kontra (garaipen bakarra orain arte).

Sailkapeneko lehen postuan dagoen beste bikoteak, Elezkano II.ak eta Zabaletak, Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren aurka neurtuko ditu indarrak Eibarren; larunbatean, Bilbon, Olaizaola II.a - Rezusta eta Bengoetxea VI.a - Aranguren bikoteek jokatuko dute eta astelehenean, Ataunen, Urrutikoetxea - Imaz eta Peña II - Albisu arituko dira.

Partida guztiak zuzen-zuzenean emango dira ETB1en eta eitb.eus.-en.

8. JARDUNALDIA

Urduliz
2021/02/19 22:15

Jaka - Martija vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a

Bilbo
2021 /02/20 17:15

Olaizaola II.a - Rezusta vs Bengoetxea VI.a - Aranguren

Eibar
2021/02/21 17:00

Ezkurdia - Ladis Galarza vs Elezkano II.a - Zabaleta

Ataun
2021/02/22 22:30

Urrutikoetxea - Imaz vs Peña II.a - Albisu