Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

LABRIT ETA ADARRAGA

Iruñeak eta Logroñok hartuko dituzte Binakako Txapelketaren play-offak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarroako frontoian, Altuna III.a-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak arituko dira, eta Ezkurdia eta Ladis Galarza Errioxako hiriburuan arituko dira Olaizola II.aren eta Rezustaren aurka.

  • Labrit frontoia

    Labrit frontoia.

Iruñeko Labrit eta Logroñoko Adarraga frontoiak izango dira Binakako Txapelketaren play-offetako agertokiak. Bertan erabakiko da jada sailkatuta dauden Elezkano-Zabaleta eta Peña-Albisu bikoteekin nork jokatuko duen finalerdietako ligaxka.

Larunbatean, Nafarroako frontoian, Altuna III.a-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteek neurtuko dituzte indarrak, aurreko ligaxkako hirugarrenak eta seigarrenak. Igandean, Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Olaizola II.a eta Rezustaren aurka jokatuko dute Errioxako hiriburuan, laugarrenak eta bosgarrenak.

Elezkano-Zabaleta eta Peña II.a-Albisu bikoteek finalerdietarako txartela eskuratu zuten, lehenengoak eta bigarrenak geratu baitziren hasierako ligaxkako hamalau jardunaldiren ondoren. Finalerdiak apirilaren azken bi asteburuetan eta maiatzaren lehenengoan jokatuko dira.