Binakakoa
Etxebarrin
Irujok eta Barriolak aise menderatu dituzte Arretxe eta Begino (22-5)
ERREDAKZIOA
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak 22 eta 5 irabazi diete Etxebarriko pilotalekuan Arretxe II.ak eta Beginok osatutako bikoteari eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua erdietsi dute.
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Etxebarriko pilotalekuan Binakako Txapelketako hirugarren puntua lortu dute, jarraian hirugarren neurketa irabazi eta gero. Arretxe II.a eta Begino sailkapeneko azken bikotea da, izan ere, oraindik ez dute partidarik irabazi.
Irujo maisutasunez aritu zen aurrean eta atzean, Barriola bikain baten laguntza izan zuen Iker Arretxe eta Artitz Begino menderatzeko. Iberoko eta Leitzako pilotariek osatutako bikotea aurretik egon ziren hasieratik markagailuan.
Arretxe II.ak eta Beginok ahal zuten guztia egin eta ez zuten pilota bat bera ere ez galdutzat eman, baina ez zen nahikoa izan emaitzari buelta emateko. Laster punturik lortzen ez badute Binakako Txapelketako sailkapenean azkenengoak izango dira.