Binakakoa
Sailkapena
Olaizola eta Beroiz sailkatuta, baina atzetik dena estutu da
Erredakzioa
Olaizolak eta Beroizek euren ibilbide zoragarriarekin jarraitzen dute txapelketan eta matematikoki sailkatu dira. Bien bitartean, atzetik hiru bikotek garaipen eta porrot kopuru berdina dute.
-
Olaizola eta Beroiz Arretxe eta Begino mendean hartu eta gero Beotibarren. Argazkia: EITB
Olaizolak eta Beroizek partida guztiak irabazi eta euren ibilbide zoragarriarekin jarraitzen dute Binakako Txapelketan. Horrela, dagoeneko matematikoki sailkatu dira hurrengo faserako. Bien bitartean, atzetik hiru bikotek garaipen eta porrot kopuru berdina dute.
Gainera, Berasaluzek eta Albisuk aurrekoek baino porrot bakar bat gehiago dute soilik, ondorioz, dena oso estu dago.
Sailkapena:
1.Olaizola II-Beroiz 9 jokatu; 9 irabazi ; 0 galdu
2.Mtz de Irujo-Barriola 9 5 4
3. Xaala-Laskurain 9 5 4
4. Titín III-Merino II 9 5 4
5. Bengoetxea VI-Apraiz 9 5 4
6. Bersaluze VIII-Albisu 9 4 5
7. Lasa-Zubieta 9 3 6
8. Arretxe II-Begino 9 0 9