Binakakoa
1. jardunaldia
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
EITB Media
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
-
Elezkano II.a-Zabaleta, lider
2022ko Binakako Txapelketako lehen jardunaldia jokatu da asteburuan eta garaipena erdietsi duten lau bikoteak Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu, Irribarria-Rezusta eta Elezkano II.a-Zabaleta dira.
Tantoen aldeagatik Elezkano II.a eta Zabaleta, iazko txapeldunak, lehen postuan daude; igandean Mungian uste baino errazago menderatu zuten Ezkurdia-Tolosa bikotea (7-22).
Hurrengo jardunaldian garaileen ateko lehia egongo da. Alde batetik Elezkano II.ak eta Zabaletak Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurrean igandean, Azkoitian, eta bestetik Peña II.a-Albisu eta Laso-Imaz bikoteek neurtuko dituzte indarrak Iruñean, larunbatean.
1. jardunaldiko emaitzak
Jaka-Mariezkurrena II.a vs Peña II.a-Albisu (15-22)
Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz (9-22)
Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta (11-22)
Ezkurdia-Tolosa vs Elezkano II.a-Zabaleta (7-22)
2. jardunaldiko egitaraua
Azaroaren 26an, ostiralean, Galdakaon: Urrutikoetxea-Aranguren vs Jaka-Mariezkurrena II.a
Azaroaren 27an, larunbatean, Iruñean: Laso-Imaz vs Peña II.a-Albisu
Azaroaren 28an, igandean, Azkoitian: Elezkano II.a-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta
Azaroaren 30ean, asteartean, Eibarren: Altuna III.a–Martija vs Ezkurdia-Tolosa