Binakakoa
Final handia
Xala-Laskurain / Titin-Merino, hilaren 29an Bilbon
Erredakzioa
Xalak eta Laskurainek ezustekoa eman zuten ostiral honetan Olaizola II-Beroiz mendean hartuta eta finalerako sailkatuta.
-
Xalaren eta Merinoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Dagoeneko erabakita dago 2012ko Binanako Txapelketako finala. Xala-Laskurain eta Titin-Merino bikoteek indarrak neurtuko hilaren 29an Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Aurreko asteburuan ziurtatu zuten finalerako txartela Titinek eta Merinok, Olaizola II eta Beroiz 22-20 mendean hartuta.
Ostiral honetan, bestalde, ezustekoa eman zuten Xalak eta Laskurainek finalerako sailkatuta. Bikoteak Olaizola II eta Beroiz hartu dituzte mendean.