Binakakoa
Baikok iragarrita
Unai Laso asteazkenean berragertuko da, Tolosako Beotibarren
EITB MEDIA
Aurrelari nafarra ekainetik izan da pilotalekuetatik kanpo, aldakako haustura bategatik ebakuntza egin baitzioten.
-
Unai Laso, pilotaria. Irudia: EITB Media.
Unai Laso asteazken honetan itzuliko da pilotalekuetara, Baiko enpresak aditzera emandakoaren arabera. 2022ko Buruz Buruko txapeldunari ebakuntza egin zioten ekainean, eskuineko aldakan zuen haustura bategatik.
Nafarrak min hartu zuen 2023ko Binakako Txapelketaren finalean, eta hainbat aste eman zituen molestiekin jokatzen.
Ordutik hona, ia sei hilabete eman ditu jokatu barik. Asteazken honetan, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatuko du, Arangurenekin batera, Artola eta Imazen aurka, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Binakakoaren aurkezpenean, aurrelari nafarra ez zen batere gustura agertu txapelketako bikoteak osatzeko sistemarekin. Lehen jardunaldian, Larrazabalek ordezkatu zuen Laso, eta, Arangurenekin batera, 22 eta 7 galdu zuten.