Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Gaur gauean

"ETB Kantxa Solasean" saioak Binakako Txapelketako finala izango du aztergai gauean, lau protagonistekin

EITB MEDIA

22:15etik aurrera, ETB1ek eta eitb.eus-ek igandeko finalaren gaineko saio berezi bat emango dute. Xabier Euzkitzek aurkeztuta, Abel Barriolarekin eta Mikel Idoaterekin batera, finalean arituko diren lau pilotariak izango ditu: Jokin Altuna, Julen Martija, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta.

  • "ETB Kantxa Solasean" 22:15ean hasiko da. Irudia: EITB Media.

    "ETB Kantxa Solasean" 22:15ean hasiko da. Irudia: EITB Media.

ETB1ek eta eitb.eus-ek "ETB Kantxa Solasean" saio berezia emango dute gaur gauean, 22:15etik aurrera. Saioak 2024ko Binakako Txapelketa izango du aztergai, eta igandean Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko duten final handian sakonduko du. Xabier Euzkitzek aurkeztuko du, eta Abel Barriola eta Mikel Idoate ere izango dira; halaber, finala jokatuko duten lau pilotariak izango ditu saioak, hau da, Jokin Altuna, Julen Martija, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta.

"ETB Kantxa Solasean" saioan aztertuko dute nola iristen diren finalera txapela janzteko partida handian ibiliko diren lau protagonistak. Horrez gain, horien arlo pertsonala ere erakutsiko du, kirolaz harago.

Gainera, saioak 2024ko Binakako Txapelketako balantzea egingo du.

"ETB Kantxa Solasean" saio berezia, arestian esan bezala, 22:15ean hasiko da, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute.