Buruz Burukoa
Lehen finalerdia
Bengoetxea VI eta Irujo, finalera sartzeko borrokan
L.E.
Bi pilotariek Atano III.ko partida nagusia jokatuko dute igandean. Zuzeneko emanaldia 17:00etan hasiko da eitb.comen eta ETB-1en.
-
Irujo Bengoetxeari gailendu behar zaio finalera iristeko. EiTB.
Oinatz Bengoetxea eta Juan Martinez de Irujo izango dira nor baino nor gehiago igandean, 2013ko Buruz Buruko Txapelketaren lehen finalerdietan. Irabazleak ekainaren 16ko final handia jokatzeko lehen txartela eskuratuko du.
Aurrekariak ez daude Bengoetxea VI.aren alde. Birritan neurtu dituzte indarrak bi pilotariek Buruz Burukoan eta bietan Iberoko aurrelaria nagusitu da.
Atano III.ko jailadia 17:00etan hasiko da eta zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek.