Buruz Burukoa
Finala, igandean
Irujok eta Retegik finalerako pilotak aukeratu dituzte
Erredakzioa
Atanon izan da gaur finalerako pilota aukeraketa. Bakoitzak bere jokoaren aldeko pilotak aukeratuditu, Irujok biziagoak.
Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko dute Martinez de Irujok eta Retegi Bik Buruz Buruko Txapelketaren finala, ekainaren 29an, igandean.
Retegiren aurreneko finala izango da, Irujok, ordea, Buruz Buruko lau txapel ditu poltsikoan dagoeneko.
Bakoitzak bere jokoaren aldeko pilotak aukeratu ditu gaur Atano pilotalekuan egindako aukeraketan. Juan Martinez de Irujok biziagoak aukeratu ditu.