Buruz Burukoa
Irujoren eta Xalaren aurka
Buruz Burukoa: Aimar Olaizola eta Retegi Bi, final-laurdenetara
A.B.
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak 22-5 irabazi dio Merino II.ari eta Julen Retegik 22-12 garaitu du Urrutikoetxea.
Larunbat honetan Buruz Buruko txapelketako bi partida jokatu dira. Bata Labrit frontoian eta bestea Amorebietako frontoian.
Labriten Aimar Olaizola eta Merino II aritu dira nor baino nor. Olaizola II.a jaun eta jabe izan da eta ez dio aukerarik eman Merinori. Goizuetarrak 22-5 irabazi du eta final-laurdenetan Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko du.
Amorebietan Retegi Bik lortu du garaipena Urrutikoetxearen aurka. Julen Retegik 22-12ko emaitzarekin lortu du garaipena eta Xalaren aurka jokatuko du final-laurdenetan.